18 URTEZ AZPIKO MUNDUKO XAKE TXAPELKETA
(2026ko ekainaren 15etik 26ra, Italiako Montesilvano hirian)
AZKENEKO SAILKAPENA, HAMAIKA TXANDA JOKATUTA
- Anthony Atanasov (Kanada) (2.470) – 9 puntu.
- Emanuel Kot (Kanada) (2.313) – 9 puntu.
- Javier Habans Aguerrea (Nafarroa, Euskal Herria) (2.433) – 8 puntu.
- Louis Vallee (Frantzia) (2.401) – 8 puntu.
- Edgar Mamedov (Kazakhstan) (2.464) – 8 puntu.
- Zhi Zhang (Txina) (2.300) – 7’5 puntu.
- Vache Hovakimyan (Armenia) (2.325) – 7’5 puntu.
- Filip Magold (Errumania) (2.501) – 7’5 puntu.
- Bennet Hagner (Alemania) (2.445) – 7’5 puntu.
- Tunar Davudov (Azerbaijan) (2.439) – 7’5 puntu.
Orotara, 131 jokalari.
JAVIER HABANS AGUERREA NAFARRA PODIUMEAN SARTU ZEN
Oso txapelketa ona egin zuen Javier Habans Aguerrea nafarrak. Bere adineko munduko jokalaririk onenen aurka: 6 garaipen, 4 berdinketa eta porrot bat.
Bederatzigarren zerrendaburua zen, baina hirugarren geratuta podiumean sartu zen, 8 puntuz.
Lau garaipenekin hasi zuen txapelketa. Gero, onenetatik onenak egokitu zitzaizkion: Hiru berdinketa egin zituen jarraian. Bosgarren garaipena lortu zuen gero; ondoren, berdinketa bat. 7 puntu zituen une horretan eta bi partida falta ziren.
Anthony Atanasov kanadarra (2.470) izan zuen aurrez aurre, orduan. Galdu egin zuen Javier Habansek eta horrek bidea eman zion kanadarrari txapelketa irabazteko.
Azkeneko partida irabazita, hirugarren postua eskuratu zuen Javier Habansek.
Eloan, 13’60 puntu irabazi zituen. Sei postutan hobetu zuen bere ranking-a. Bere aurkariak eloko 2.159 eta 2.470 puntuen artean izan ziren.
Oberenako jokalaria da. 17 urte bete zituen iaz. Azken aurreko partidara arte titulurako borrokan egon zen. Brasilen 2024. urtean 16 urtez azpiko munduko txapeldun geratu zen.
Emanuel Kot kanadarra izan zen txapelketako bigarrena.
Jakina, Nafarroako xakea oso ongi geratu da Javier Habansen jardunari esker.