TORNEOAREN OINARRIAK
Xakeko Nazioarteko Federazioaren torneo ofiziala da, FIDE elorako baliagarria. Baita FEDA elorako ere eta nazioarteko norma bat ateratzeko.
Indarrean dagoen lizentzia federatiboa duten jokalari guztiei irekiera.
TOKIAREN EDUKIERA
Antolatzaileek jokalari kopurua mugatzeko aukera dute, torneoa garatzeko aurrekusitako aretoen edukiera gainditzen bada.
200 pertsonaren kopurua gainditzen bada, ondoren inskripzioa egiten dutenek itxaron zerrenda osatuko dute, izan litezkeen bajak betetzeko.
ANTOLATZAILEAK
Pepe Leuza Kultur eta Xake Elkartea da antolatzailea, erabakiak hartzeko gaitasun osoz. Kudeaketarako Batzordea hauek osatuko dute:
- Joaquín Antúnez Riezu (lehendakaria).
- Jesús De la Villa García (aholkulari teknikoa).
- Sergio Coellar Mideros (torneoko zuzendaria).
JOKO ARETOA
Iruña Park Hoteleko Roma Aretoa.Arcadio María Larraona kalea, 1 (31.008, Iruñea, Nafarroa).
TORNEOKO DATAK
Inskripzio epearen amaiera: 2026-02-03, 14:00etan.
Ranking-a argitaratzea: 2026-02-05, 20:00etan.
Irekiera ekitaldia: 2026-02-15, 09:00etan.
- Lehenengo txanda: 2026-02-15, 10:00etan.
- Bigarren txanda: 2026-02-15, 16:00etan.
- Hirugarren txanda: 2026-02-16, 16:00etan.
- Laugarren txanda: 2026-02-17, 10:00etan.
- Bosgarren txanda: 2026-02-17, 16:00etan.
- Seigarren txanda: 2026-02-18, 10:00etan.
- Zazpigarren txanda: 2026-02-18, 16:00etan.
- Zortzigarren txanda: 2026-02-19, 16:00etan.
- Bederatzigarren txanda: 2026-02-20, 10:00etan.
Amaiera ekitaldia: 2026-02-20, 14:00etan.
Lehenengo txandarako izan ezik, txanda bakoitzeko parekaketak aurreko txanda amaitu eta berehala argitaratuko dira.
INSKRIPZIOA
FIDEko MH, EMH, NM eta ENM titulua dutenek dohainik inskriba daitezke.
Inskripziorako kanona 50 eurokoa izanen da, Oinarri hauek argitaratzetik 2026ko urtarrilaren 14ra arte. Ondoren, 65 eurokoa izanen da.
14 urtez azpiko jokalari federatuentzat kanona 25 eurokoa izanen da.
Inskripziorako epea 2026ko otsailaren 3an amaituko da, 14:00etan.
Inskripzioa banku transferentziaren bidez egin daiteke, kontu honetara:
PEPE LEUZA KULTUR EТА ХАКЕ ELKARTEA
CaixaBank
IBAN
ES26 2100 5196 18 0200326600
Inskripzio inprimakian informazio guztia bete behar da:
https://forms.gle/7HcJFn8E6BYZ2a4R9
Inskripzioa kontuan hartuko da, inskripzioa ordaindu izanaren agiria eta inprimikia behar bezala beteta bi posta elektroniko hauetako batean agertzen direnean:
info.asociacioncapl@gmail.com edo shejo2802@gmail.com
Inskripzioa egiteko datu hauek eman behar dira: Izen osoa, jaioteguna, elo kodea eta FIDE eloa (edukiz gero), sakelako telefono zenbakia (harremanetarako), erkidego autonomoa eta datuak uzteko agiriarekiko adostasuna.
AKREDITAZIOA
Klub baten bidez edo whatsapp bidez inskribatutako jokalarien identitatea baieztatzeko agiri ofiziala eska dezakete epaileek.
8 urtez eta 10 urtez azpiko kirolarien akreditazioa egiteko aitak, amak, tutore legalak edo horretarako baimena duen helduak lagunduta egon behar du. Bide batez, pertsona nagusi horrek adingabekoaren erantzukizuna bere gain hartuko du.
PARTE HARTZAILEAK
Behar bezala inskribatutako kirolari guztiek parte hartu ahal izanen dute, ezarritako edukiera kontuan hartuta, eta indarrean dagoen FIDE edota FEDA lizentzia edukita (dagokion erkidego autonomoak emana).
Inskripzioen arabera, antolatzaileek jokalariak kategorien arabera sailka ditzakete.
Era berean, inskripzioen zerrendan agertzen diren datuak zuzenak direla ziurtatu beharko dute antolatzaileek. Atzemandako akatsak jakinaraziko dituzte.
EDUKIERA
Gehienezko edukiera 200 lagunekin finkatzen da. Hala ere, antolatzaileak inskribatutako jokalari guztiak onartzen saiatuko dira, beste areto batzuk prestatzen.
LEHIAKETA SISTEMA
Bederatzi partidako torneoa izanen da, 90 minutukoak, gehi 30 segundo jokaldiko lehenengo mugimendutik. Sistema suitzarraren bidez jokatuko da. Parekaketak Bakúko Azeleragailuaren Metodoaz eginen dira (2026ko otsailaren 1etik indarrean dago). Horretarako VEGA programa informatikoa erabiliko da.
Jokalariek atsedena eska dezakete edozein txandarako. Hala ere, soilik lehenengo sei txandetan jasoko dute puntu erdia (gehienez bi aldiz).
Parekaketak, emaitzak eta sailkapenak publikoki erakutsiko dira Pepe Leuza Kultur eta Xake Elkartearen webgunearen bidez, Nafarroako Xake Federakundearen bidez edo “info64” webgunearen bidez.
KOMUNIKAZIOAK
Antolatzaileek eta beren ordezkariek jokalariekiko komunikazioak Pepe Leuza Kultur eta Xake Elkartearen webgunearen bidez eginen dituzte:
https://memorialpepeleuza.blogspot.com/ edo posta elektroniko hauen bidez info.asociacioncapl@gmail.com – shejo2802@gmail.com.
Era berean, mezularitza azkarraren beste bitartekoak erabili ahal dituzte. Horretarako, parte hartzaileek posta elektronikoaren helbide bat helarazi behar dute, derrigorrez, eta telefono zenbaki bat, nahi badute, jakinaraziak izateko.
ADINGАВЕКОЕKIKO JARDUNEN ZIURTAGIRIA
Epaileei eta antolatzaile ofizialei indarrean dauden legeetan agertzen diren betebeharrak eskatzerik badago. Horrexegatik, Izaera Sexualeko Delituen ziurtagiria eskatu ahal zaie, gehienez torneoa hasi baino bi hilabete lehenago emana.
ARAUDIA
Indarrean dagoen FIDEren araudiak, Kirolaren Foru Legeak eta aplikagarria den beste edozein araudik gidatuko dute torneoa.
AGERTZEA ETA KORTESIAZKO DENBORA
Kortesiazko denbora 30 minutukoa izanen da. Txandarako aurreikusitako ordua baino 30 minutu beranduago agertzen den jokalariak galduko du bere partida, garaiz ez agertzeagatik.
Indar handiko arrazoirik gabe ez agertzea, jokalaria torneotik kanporatua izateko zioa izanen da. Edozein modutan, bi aldiz agertzen ez den jokalaria torneotik kanpo geratuko da.
SOFIAKO ARAUA
Taulan borrokarik gabe adosten diren berdinketek antolatzaileei kalte egiten diete, ikuskizunari interesa kentzen baitiote; are gehiago bitarteko telematikoekin ikusgai badaude.
Torneo honetan 30 jokaldi bete gabe ezin da berdinketarik eskaini.
Jokalariek ezin dute eskaini edo onartu berdinketa bat, ezarritako gutxieneko jokaldi kopurua egin gabe. Jokalari batek ezarritako hori baino lehen eskaini nahi badu berdinketa, epailearen baimena behar du, eta honek nahiko borrokatua izan dela egiaztatu behar du.
JOKALARIEN RANKING-A
Hasierako ranking-a osatzeko irizpideak hauek izanen dira, orden honetan:
- FIDE rating-a.
- Orden alfabetikoa.
ERREKLAMAZIOAK
Torneoko zuzendariak antolaketaren eta alderdi teknikoaren ardura hartuko du.
Araudiaren aplikazioaren inguruko erreklamazioak hasiera batean berak erabakiko ditu.
Diziplinazko ondorioak izan ditzaketen arazoak Lehiaketa Batzordera bideratuko ditu torneoko zuzendariak.
Halaber, kirol arloko erreklamazioak Apelazio Batzordera bideratuko ditu, erreklamazioaren afera gertatu eta 30 minutu baino lehen aurkeztu badira.
Torneoko zuzendariaren ebazpenak errekurri daitezke Apelazio Batzordera.
APELAZIO BATZORDEA
Txanda bakoitzean gerta daitezkeen gorabeherak hurrengo txanda baino lehen ebatzi ahal izateko Lehiaketa Batzordearen Ordezkaritza bat izendatuko da.
Lehiaketa Batzordearen Ordezkaritzaren funtzioak epailearen eta torneoko zuzendariaren erreklamazioei dagozkie, eta behin ere ez diziplina arlokoak.
Lehiaketa Batzordearen Ordezkaritza lehenengo txanda baino lehen osatuko da eta bere kideak hauek izanen dira:
- Torneoko zuzendaria (kalitatezko botoa duena).
- Lau kide (ordezko moduan, bi).
PUNTUAZIOA ETA EZBERDINKETAK
Jokalari baten puntuazioa izanen da partida bakoitzean lortutako puntuen batura.
Azkeneko sailkapenaren berdinketak sistema hauen bidez (eta ezarritako
ordenean) ebatziko dira:
- Jokalarien arteko emaitza edo emaitzak (all play all), beraien artean jokatu
badute.
Bestela:
- Bucholz (bat kenduta, sailkapenik txarrena lortu duena). Ez jokatutako
partidak aurkari birtual baten aurkako berdinketatzat joko dira. - Bucholz osoa. Ez jokatutako partidak aurkari birtual baten aurkako
berdinketatzat joko dira. - Sonnenbor-Berger. Ez jokatutako partidak aurkari birtual baten aurkako
berdinketatzat joko dira.
Berdinketa hausten ez bada:
Garrantzia duten sailkapenetarako: 5 minutuko 2 partida. Lehenago haien artean jokatutako partidatik koloreak aldatuta hasiko dira. Berdinketa mantentzen bada, koloreak zozkatuta, 6 minutu zurientzat eta 5 minutu beltzentzat eta partida batean erabakiko da (berdinketa, beltzen alde).
Garrantzirik ez duten sailkapenetarako: Zozketa.
SARIAK ETA TROFEOAK
- Lehenengoarentzat, trofeoa eta 2.000 euro.
- Bigarrenarentzat, trofeoa eta 1.500 euro.
- Hirugarrenarentzat, trofeoa eta 700 euro.
- Laugarrenarentzat, 500 euro.
- Bosgarrenarentzat, 300 euro.
- Seigarrenarentzat, 200 euro.
- Zazpigarrenarentzat, 100 euro.
- Zortzigarrenarentzat, 100 euro.
- 14 urtez azpiko onenarentzat: Trofeoa gehi liburuak.
- 12 urtez azpiko onenarentzat: Trofeoa gehi liburuak.
- Eloko 2.000 baino gutxiagoko onenarentzat: 200 euro.
- Sailkapenik onena lortzen duen emakumearentzat: 200 euro.
- Beteranorik onenarentzat (60 urtetik gorakoak): 200 euro.
- Nafarroako jokalaririk onenarentzat: ANTUNEZ aulkia.
- Partidarik onenarentzat: Jesús De la Villa Maisu Handiaren liburu autografiatua.
Sariak, orotara: 6.000 euro.
SARIA JASO BEHAR DUEN JOKALARIA AMAIERA EKITALDIAN EGOTEA EZINBESTEKO BALDINTZA DA.
Sariak ez dira metagarriak. Saririk onena jasoko du jokalariak, eta sari berbera baldin bada, garrantzitsuena hartuko du (Oinarri hauetan lehenago aipatutakoa). Antolatzaileek banan banan erabakiko dute kasu bakoitza.
NEURRI ANTI-TRANPAK
Torneoko integritatea eta berdintasuna bermatzeko, neurri anti-tranpa hauek ezarriko dira:
- Gailu elektronikoen debeku zorrotza: Joko aretoan edozein gailu elektronikoaren debeku zorrotza. Partida aurretik bere gailu elektronikoak utzi behar dituzten jokalarientzat eremu seguruko tokia ezarriko da.
- Tranpak atzemateko kontrol aleatorioak: Metalak atzemateko detektagailuekin berrikuspenak eginen dira. Ausaz egindako berrikuspenak partida aurretik eta ondoren egin ahal izanen dira.
- Tranpak atzemateko tresna teknologikoen erabilera: Ohiz kanpoko joko patroiak atzemateko software espezializatuekin partidak aztertuko dira.
- Behatzaileak eta epaile osagarriak: Joko aretoan susmagarriak diren portaerak atzemateko pertsonal espezializatua jarriko da.
- Ondorio zorrotzak: Tranpak egiten harrapatutako edozein jokalari berehala kanporatua izanen da eta dagokion xakeko agintariari informazioa bidaliko zaio (FIFE, FEDA).
DATUAK UZTEA. IRUDIEN ETA BIDEOEN ERABILERA
Torneoko parte hartzaileek datu pertsonalak uztea onartzen dute eta torneoa garatzen ari den bitartean irudiak eta hartutako bideoak erabiltzeko baimena ematen dute, bitarteko digitaletan, paperean eta sare sozialetan ekitaldia eta etorkizuneko ekitaldiak sustatu, zabaldu eta gizarteratzeko helburuz.
Parte hartzaile batek edo adingabe baten ordezkari legalak irudiaren erabilerari buruzko eragozpenen bat izanen balu, torneoa hasi baino lehen antolatzaileei idatziz jakinarazi behar die, kasu hauetarako ezarritako jarraibideak aplikatzeko, irudiak argitaratzea galarazi gabe, eskatzailea identifikagarria ez bada edo ez bada agertzen. Honek ez du barneratzen ekitaldi publikoa izateagatik hedabideek hartutako eta hedatutako irudiak.
BESTELAKOAK
Joko aretoan ezin izanen da analisirik egin.
Partidak jokatzen ari diren bitartean ateratzeko, epaileei baimena eskatzea gomendatzen da.
Parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.