IRUÑERRIKO TALDEKAKO II. XAKE TORNEOA – Antolatzaileen kronika

IRUÑERRIKO TALDEKAKO II. XAKE TORNEOA – Antolatzaileen kronika

IRUÑERRIKO TALDEKAKO II. XAKE TORNEOA

Ardoi Xake Taldeak maisutasunez antolatu zuen igurikapenak gainditu zituen torneoa. Hamahiru talde bildu zituen, taula gainean borrokatzeko prest. Torneoan azpimarragarria izan zen jai giroa. Belaunaldi orotako jokalariak batzea lortu zuen espazio dinamiko batean.Zizur Nagusiko Kiroldegian egindako torneoak askotariko parte hartzaileak erakarri zituen: Urte askotako eskarmentua zuten beteranoengandik xakeko ibilera hasten ari ziren etorkizun handiko jokalari gazteenganaino. Joko aretoaren alboetan bereak animatzeko etorri ziren familiak eta lagunak ahaztu gabe. Partidez eta aldizkako solasaldi alaiez gozatu zuten.
Iruñerriko Taldekako II. Xake Torneoa 1
Torneoari dagokionez, talde guztiek beren armarik onenak erabili zituzten atsedenik gabeko borroka batean, hamahiru txandetan zehar. Zazpi minutuko joko erritmoan aritu ziren, denborarik gehitu gabe. Horrek partidei aparteko emozioa erantsi zien. Joko sistema Round Robin edo sistema herbeheretarra erabili zen. Hau da, denek denen aurka.Lehia estua izan zen amaieraraino eta Burlatako Mikel Gurea izan zen lehenengo postua eskuratu zuena. Paz de Zigandarentzat zilarra izan zen eta brontzea Orvinarentzat. Zalantzarik gabe, Ardoikoen torneoaren bigarren edizioa gertaera ahaztezina izan zen.
Iruñerriko Taldekako II. Xake Torneoa 2

Gestión de federad@s

Accede a nuestro sistema para federados

Próximos eventos

¡No hay eventos!