IRUÑERRIKO TALDEKAKO II. XAKE TORNEOA
AZKENEKO SAILKAPΕΝΑ
- Mikel Gurea A (Burlata) – 24 puntu.
- Paz de Ziganda (Atarrabia) – 22 puntu.
- Orvina (Iruñea) – 19 puntu.
- Donibane Kirol Elkartea A (Iruñea) – 17 puntu.
- Mikel Gurea B (Burlata) – 14 puntu.
- Arrano Elkartea (Iruñea) – 13 puntu.
- Zaldi Zuri (Sarriguren, Eguesibarra) – 12 puntu.
- Ardoi A (Zizur Nagusia) – 11 puntu.
- Artika (Berriobeiti) – 8 puntu.
- Oberena (Iruñea) – 6 puntu.
- Donibane Kirol Elkartea B (Iruñea) – 5 puntu.
- Ardoi B (Zizur Nagusia) – 3 puntu.
- Berriozar – 0 puntu.

MIKEL GUREA, TALDE GARAITEZINA
Mikel Gurea talde erraldoia bihurtu da Nafarroan. Jokalari kopuruarengatik eta emaitzengatik ere bai.
Adrian Oroz Carrasco, Alexandr Pedchenko Bondar, Mateo Echegoyen Sadyan eta José Manuel Redin Miqueleiz jokalariek oso talde sendoa osatzen zuten. 12 neurketa ziren eta 24 puntu lortu zituen Mikel Gurea A-k.
Paz de Ziganda ere kontuan hartzeko taldea zen, azkeneko urtean galdutako jokalariak berreskuratu baitzituen. Eduardo Burguete eta Gorka Argandoña lehenengo bi mahaietan fidatzeko moduko jokalariak dira. Javier Larrea Reta jokalari ona zen hirugarren mahairako. Iñigo Elia Aldave zerbait jaisten zen, Mikel Gureako jokalariekin alderatuta, baina laugarren mahairako jokalari ona. 22 puntu lortu zituen Paz de Zigandak. Hau da, neurketa guztiak irabazi zituen, Mikel Gurea A-ren aurkakoa izan ezik.
Ez legoke gaizki taldea berpiztea Nafarroako Taldekako Txapelketarako, baina mailaz maila igotzen ibili beharko luke urte batzuetan.
Orvinak Sergio Navarrete Delgado zuen, baina besteak ez ziren elitekoak. Hala ere, 19 puntu lortu zituen eta podiuma osatu zuen, hirugarren koxkan. Adolfo Ruiz Antonek, Pablo Tirapu Utergak eta Izan Alegre Bracok ongi egin zuten beren lana.
Donibane Kirol Elkartea A, Mikel Gurea B eta Arrano Elkartea sailkatu ziren ondoren. Beste taldeei gehiago kostatu zitzaien irabaztea. Hori bai, jokalari gazte asko aritu ziren torneo honetan.
Berriozar ez zen aurkeztu. Hala ere, 11 partida izan ziren eta torneoa luzea izan zen. Xakean aritzeko aukera ona.
SARIAK
- Mikel Gurea A lehenengoarentzat: Trofeoa.
- Paz de Ziganda bigarrenarentzat: Trofeoa.
- Orvina hirugarrenarentzat: Trofeoa.
TXAPELKETAREN HISTORIA
- 2025-08-23, Ι. Xake Txapelketan: Mikel Gurea A, garaile (Adrian Oroz Carrasco, José Manuel Redín Mikeleiz, Camilo Lotero, Iker Fernandez Cobos eta Jon Goñi Sierro); Mikel Deuna, bigarren (Wladislau Henry Díaz Mollenedo, Daniel Díaz Moscoso, Raul Martinez Lasanta eta Daniel Aguinaga Garijo); Arrano Elkartea, hirugarren (Roberto Arana Oloron, Josetxo Labairu Senosiain, Joseba Otano Villanueva, Xabier Abaurrea San Juan eta Iñigo Guillén Alvarez de Eulate).
- 2026-08-22, II. Xake Txapelketan: Mikel Gurea A, garaile (Adrian Oroz Carrasco, Alexandr Pedchenko Bondar, Mateo Echegoyen Sadyan eta José Manuel Redín Mikeleiz); Paz de Ziganda, bigarren (Eduardo Burguete Archel, Gorka Argandoña Salinas, Javier Larrea Reta eta Iñigo Elia Aldave); Orvina, hirugarren (Sergio Navarrete Delgado, Adolfo Ruiz Antón, Pablo Tirapu Uterga eta Izan Alegría Braco).
PALMARESA
- Mikel Gurea A – 2 titulu.
TORNEOAREN LAGUNTZAILEA
Nafarroako Xake Federakundea.