TXIMISTA ΧΑΚΕΚΟ ΜΙKEL GUREAKO IV. TXAPELKETA

TXIMISTA ΧΑΚΕΚΟ ΜΙKEL GUREAKO IV. TXAPELKETA

TXIMISTA ΧΑΚΕΚΟ ΜΙKEL GUREAKO IV. TXAPELKETA

(2026ko urriaren 3an, Burlatan)

Burlatako Kultur Etxean jokatu zen. 3 minutuko partidak izan ziren, gehi 2 segundo jokaldiko. 48 jokalarik parte hartu zuten (iaz baino 4 gutxiago izan ziren).

FRANCISCO JAVIER GARCÍA JIMÉNEZ FABORITO NAGUSIAK IRABAZI ZUEN

Francisco Javier García Jiménez Badia taldekoa da (Badía del Vallés herrian dago, Bartzelona probintzian). 2025. urtean 42 urte bete zituen. Eloko 2.279 puntuz lehenengo zerrendaburua zen. Orain puntu bat gutxiago dauka, irabazi arren, 1’20 puntu galdu baitzituen.

Txapelketa nahiko ona egin zuen: 6 garaipen, bi berdinketa eta porrot bakarra. Azkeneko bi txandetan berdinketa egin zuen. Beraz, arrisku gehiegirik hartzeko beharrik gabe.

Hauek izan ziren bere aurkariak: Juan Regillaga Otano (1.767), Wladislau Henry Diaz Mollenedo (2.000), Pedro Javier Gómez Fernández (2.057, bere porrot bakarra eragin zuena), Jon Merino Olaverri (1.923), Aitor Esparza Toni (2.041), Adrian Oroz Carrasco (2.199), Mario Antoñanzas Fernández (2.101), Haymar Leone Amigot (2.122) eta Alexandr Pedchenko Bondar (2.061). Lehenengo zazpi partidetan 6 puntu pilatu zituen eta Leone eta Pedchenko aurkari gogorren aurka berdintzea aski izan zuen. Nafarroako izen nahiko ospetsuak daude arerioen artean. Meritu handia dauka 7 puntu egiteak. Zazpigarren txandan Mario Antoñanzas gainditzea erabakigarria izan zen.

Orvinako Mario Antoñanzas eta Haymar Leone jokalariek osatu zuten podiuma, 6’5 puntuz. 15 eta 18 urte bete zituzten 2025. urtean. Mario Antoñanzasek galdu zuen txapeldunaren eta Sergio Anguasen aurka. Haymar Leonek partidarik galdu gabe amaitu zuen, baina berdinketak (5) garaipenak (4) baino gehiago izan zituen.

Beste lau jokalarik lortu zuten 6’5 puntu egitea. Beraz, torneoko elitea osatu zuten. Hauek dira: Alexandr Pedchenko Bondar, Aitor Esparza Toni, Sergio Anguas Fanlo eta Manex Regillaga Elias.

Mikel Razkin Fraile eta Francisco Javier García Jiménez
Ezkerrean Mikel Razkin Fraile klub antolatzaileko arduraduna eta eskuinean Francisco Javier García Jiménez garailea.

AZKENEKO SAILKAPENA, BEDERATZI TXANDA JOKATU ONDOREN

  1. Francisco Javier García Jiménez (Herrialde Katalanak) (2.279) – 7 puntu.
  2. Mario Antoñanzas Fernández (Nafarroa, Euskal Herria) (2.101) – 6’5 puntu.
  3. Haymar Leone Amigot (Nafarroa, Euskal Herria) (2.122) – 6’5 puntu.
  4. Alexandr Pedchenko Bondar (Nafarroa, Euskal Herria) (2.061) – 6’5 puntu.
  5. Aitor Esparza Toni (Nafarroa, Euskal Herria) (2.041) – 6’5 puntu.
  6. Sergio Anguas Fanlo (Nafarroa, Euskal Herria) (1.872) – 6’5 puntu.
  7. Manex Regillaga Elias (Bizkaia, Euskal Herria) (2.042) – 6’5 puntu.
  8. Martín Pascual García (Nafarroa, Euskal Herria) (2.240) – 6 puntu.
  9. Adrian Oroz Carrasco (Nafarroa, Euskal Herria) (2.199) – 6 puntu.
  10. Diego López Gil (Espainia) (2.000) – 6 puntu.
  11. Adria Martorell Aubanell (2.025) – 6 puntu.
  12. Pedro Javier Gómez Fernández (2.057) – 5’5 puntu.
  13. Jesús Miguel Pérez Reclusa (2.151) – 5’5 puntu.
  14. Odei Lerendegui Lasa (1.992) – 5 puntu.
  15. Mikel Ochoa Aldaz (1.796) – 5 puntu.
  16. Jon Merino Olaverri (1.923) – 5 puntu.
  17. César Omella Sieso (1.889) – 5 puntu.
  18. Jana Zemler Hoppe (1.671) – 5 puntu.
  19. Wladislau Henry Díaz Mollenedo (2.000) – 5 puntu.
  20. Gorka González Alonso (1.867) – 5 puntu.
  21. César De Castro Esparza (1.508) – 5 puntu.
  22. Rodrigo Tobías Amilburu (1.640) – 4’5 puntu.
  23. Daniel Garde González (1.680) – 4’5 puntu.
  24. Victor Guindano García (1.629) – 4’5 puntu.
  25. Juan Regillaga Otano (1.767) – 4’5 puntu.
  26. Adolfo Ruiz Antón (1.763) – 4 puntu.
  27. Asier Etayo Delgado (1.861) – 4 puntu.
  28. Diego Sánchez Obregón (1.998) – 4 puntu.
  29. Mikel García Vélez (1.701) – 4 puntu.
  30. Joseba Otano Villanueva (1.618) – 4 puntu.
  31. Iraia Ciganda Palacios (1.630) – 4 puntu.
  32. Iker Rojo Basterra (1.589) – 4 puntu.
  33. Artur Ochandorena Blanch (elorik gabe) – 3’5 puntu.
  34. Daniel Díaz Moscoso (1.647) – 3’5 puntu.
  35. Alberto J. San Miguel Estebanez (1.438) – 3’5 puntu.
  36. Mario Fernández Colmenar (elorik gabe) – 3’5 puntu.
  37. Imanol Olaverri Ruiz (1.520) – 3’5 puntu.
  38. Daniel Vivanco Vela (elorik gabe) – 3 puntu.
  39. Oihan Rojo Basterra (1.444) – 3 puntu.
  40. Fermin Anaut Echeverria (1.592) – 3 puntu.
  41. Juan Alonso Irujo (1.499) – 3 puntu.
  42. Francisco Javier Turza Hernaez (elorik gabe) – 3 puntu.
  43. Mikel Razkin Fraile (1.858) – 3 puntu.
  44. Jokin Errea Recalde (elorik gabe) – 2’5 puntu.
  45. Naroa Ciganda Palacios (1.426) – 2 puntu.
  46. Oliver Turza Del Val (1.514) – Puntu bat.
  47. Stalin Tinoco Olmedo (1.820) – 0 puntu.
  48. Isidro Díaz Redondo (1.761) – 0 puntu.

SARIAK

  • Francisco Javier García Jiménez lehenengoarentzat: 200 euro eta trofeoa.
  • Mario Antoñanzas Fernández bigarrenarentzat: 100 euro eta trofeoa.
  • Haymar Leone Amigot hirugarrenarentzat: 70 euro eta trofeoa.
  • Alexandr Pedchenko Bondar laugarrenarentzat: 50 euro eta domina.
  • Aitor Esparza Toni bosgarrenarentzat: 50 euro eta domina.
  • Sergio Anguas Fanlo seigarrenarentzat: 30 euro eta domina.
  • Manex Regillaga Elias zazpigarrenarentzat: 30 euro eta domina.
  • Martin Pascual García zortzigarrenarentzat: Domina.
  • Diego López Gil hamargarrenarentzat: Domina.
  • Adria Martorell Aubanell hamaikagarrenarentzat: Domina.
  • Adrian Oroz Carrasco Mikel Gureako lehenengoarentzat eta Jesús Miguel Pérez Reclusa Mikel Deunako lehenengoarentzat: 40 euro eta domina.
  • Jon Merino Olaverri Gazte mailako lehenengoarentzat: 30 euro.
  • César Omella Sieso lehenengo beteranoarentzat: 30 euro eta domina.
  • Jana Zemler Hoppe lehenengo neskarentzat: 30 euro eta domina.

TXAPELKETAREN HISTORIA

  • 2023. urtean, I. Txapelketan: Javier Habans Aguerrea (Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Juan Labiano Hernandez (Nafarroa, Eusakl Herria), bigarren; Iñigo Martinez Martin (Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.
  • 2024. urtean, II. Txapelketan: Javier Habans Aguerrea (Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Pedro Javier Gomez Fernandez (Espainia), bigarren; Adrian Oroz Carrasco (Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.
  • 2025. urtean, III. Txapelketan: Mikel Huerga Leache (Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Pablo Palacios Herrero (Espainia), bigarren; Sergio Navarrete Delgado (Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.
  • 2026. urtean, IV. Txapelketan: Francisco Javier García Jiménez (Herrialde Katalanak), garaile; Mario Antoñanzas Fernández (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Haymar Leone Amigot (Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

PALMARESA

  1. Javier Habans Aguerrea (Nafarroa, Euskal Herria) – 2 titulu.
  2. Francisco Javier García Jiménez (Herrialde Katalanak) – Titulu bat.
  3. Mikel Huerga Leache (Nafarroa, Euskal Herria) – Titulu bat.

ANTOLATZAILEA

Mikel Gurea Xake Kluba.

2026-10-03.Iturria: “https://info64.org/ii-torneo-de-blitz-mikel-gurea-1/standings” webgunea.