ХАKE АZKARREKO NAFARROАКО BANAKАКО TXAPELKЕТА

ХАKE АZKARREKO NAFARROАКО BANAKАКО TXAPELKЕТА

Iruñeko Printzearen Gotorlekua gazteentzako egoitzan jokatu zen, goizez eta arratsaldez. 15 minutuko partidak izan ziren gehi 5 segundo jokaldiko, bederatzi txandatan.

ADRIAN OROZ CARRASCO TXAPELDUN, PARTIDARIK GALDU

Mikel Gureako Adrian Oroz Carrascok txapelketa irabazi zuen, partida bat bera ere galdu gabe. Bosgarren txandan irabazi zion Alejandro Fuentes Guinoti eta horrela hein handi batean txapelketa bideratuta utzi zuen. Azkeneko txandan Axel Roviralta gainditu zuen.

Santa Anako Alejandro Fuentes Guinotek ere txapelketa ona egin zuen. Adrian Orozen aurka galdu zuen, baina gainontzeko partidak irabazi zituen. Ezberdinketarako, porrot horrek erabaki zuen, hori baitzen lehenik neurtzen zena.

Orvinako Mario Antoñanzasek Antonio Porlan Minarro eta Mikel Santos Usuaren aurka galdu zuen. Horrek oztopatu zuen bere bidea. Hirugarren geratu zen lehenengo biekin jokatu gabe.

Helena García Núñez izan zen neskarik onena: 25. postuan, 5 puntuz.

Gregorio Solak eta Sergio Anguasek elo dezente galdu zuten (34’60 eta 31’80, hurrenez hurren). Kontuan hartzeko jokalariak ziren, baina apal aritu ziren.

SARIAK

  1. Adrian Oroz Carrasco: Trofeoa.
  2. Alejandro Fuentes Guinot: Trofeoa.
  3. Mario Antoñanzas Fernández: Trofeoa.

 

Iturria: https://info64.org/campeonato-navarro-de-ajedrez-rapido-individual2026/standings webgunea.