ХАКЕКO TALDEKAKO EUSKAL LIGA. BEDERATZIGARREN TXANDA

ХАКЕКO TALDEKAKO EUSKAL LIGA. BEDERATZIGARREN TXANDA
Partidak 90 minutukoak dira, gehi 30 segundo gehiago jokaldiko.

 

OHOREZKO MAILA

Azkeneko bi taldeak Lehenengo Mailara jaitsiko dira. Oraingo txapelduna: Sestao (Bizkaia). Lehenengo Mailatik igotako taldeak: Calasanz (Gasteiz, Araba) eta Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa).

2026-03-07: BEDERATZIGARREN TXANDA

Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (10) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (9): 2’5-1’5.

Sestao (Bizkaia) (24’5) – Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (15): 4-0.

Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (14’5) – Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (22’5): 2-2.

Portugalete (Bizkaia) (13’5) – Martintxo (Gasteiz, Araba) (13’5): 3-1.

Abadiño (Bizkaia) (14’5) – Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (23): 0’5-3’5.

 

M. 6 Sestao Elo 4 Mikel Gurea Elo 4:0
2.1 IM Suarez Garcia, Carlos 2453 Esparza Toni, Aitor 2038 1-0
2.2 GM Del Rio De Angelis, Salvador G. 2405 Etayo Delgado, Asier 1963 1-0
2.3 FM Trigo Urquijo, Sergio 2352 Angel Esparza Toni 1847 1-0
2.4 GM Gomez Esteban, Juan Mario 2368 Migueltorena Tellechea, Imanol 1776 1-0

 

M. 7 Orvina A Elo 3 Gros A Elo 2:2
3.1 IM Garbisu De Goni, Unai 2441 IM Gonzalez De La Torre, Santiago 2366 ½ – ½
3.2 Saenz Narciso, Miguel Angel 2239 Munoz Avila, Jose Luis 2245 ½ – ½
3.3 Leone Amigot, Haymar 2162 Odriozola Coscolin, Alex 2191 ½ – ½
3.4 Sancinena Arpide, Juan 1731 Odriozola Coscolin, Dani 2155 ½ – ½

 

ORVINA A-K BERDINDU ZUEN GROS A-REN AURKA ETA MIKEL GUREAK ARGI GALDU ZUEN SESTAOREN KONTRA

Sestaok hiru puntu behar zituen txapeldun izateko eta oso talde lehiakorra jarri zuen. Mikel Gureak orain arte baino talde ahulagoa jarri zuen. 4-0 irabazi zuen Sestaok eta titulua eraman zuen. Aitor Esparza Toni, Asier Etayo, Angel Esparza Toni eta Imanol Migueltorena izan ziren garaitutako jokalariak. Elo alde handia zegoen mahai guztietan.

Orvina A-k eta Gros A-k berdindu zuten: 2-2. Unai Garbisuk berdindu zuen Santiago Gonzalez De la Torreren aurka eta Miguel Ángel Saenz Narcisok José Luis Muñoz Avilaren kontra. Haymar Leonek ere berdinketa egin zuen eta Juan Sanciñena ere bai (kasu honetan meritu handiko berdinketa, aurkaria oso indartsua zelako). Orvina laugarren geratu da eta Mikel Gurea seigarren.

 

SAILKAPENA

  1. Sestao (Bizkaia) – 28’5 puntu.
  2. Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 26’5 puntu.
  3. Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 24’5 puntu.
  4. Orvina A (Iruñea, Nafarroa) – 16’5 puntu.
  5. Portugalete (Bizkaia) – 16’5 puntu.
  6. Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 15 puntu.
  7. Abadiño (Bizkaia) – 15 puntu.
  8. Martintxo (Gasteiz, Araba) – 14’5 puntu.
  9. Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – 12’5 puntu.
  10. Calasanz (Gasteiz, Araba) – 10’5 puntu.

Euskal Ligako txapelduna: Sestao (Bizkaia). Lehenengo Mailara jaitsi direnak: Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) eta Calasanz (Gasteiz, Araba).

 


 

LEHENENGO MAILA

Oraingo txapelduna: Gros B (Donostia, Gipuzkoa). Ohorezko Mailatik jaitsitako taldeak: Zornotza (Bizkaia) eta Santurtzi (Bizkaia). Lurralde Txapelketetatik igotako taldeak: Laudio (Araba), Orvina B (Iruñea, Nafarroa), Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) eta Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa). Lehenengo bi taldeak Ohorezko Mailara igoko dira. Azkeneko lau taldeak Lurralde Txapelketetara jaitsiko dira.

2026-03-07: BEDERATZIGARREN TXANDA (AZKENA)

Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (14) – Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (16’5): 2-2.

Egidazu (Gasteiz, Araba) (10) – Laudio (Araba) (7’5): 0’5-3’5.

Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (15) – Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa) (19’5): 2-2.

Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (26) – Santurtzi (Bizkaia) (22’5): 2’5-1’5.

Zornotza (Bizkaia) (10’5) – Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (18’5): 2’5-1’5.

 

M. 2 Orvina B Elo 5 Arrasate/Arlutz Elo 2:2
4.1 Antoñanzas Fernández, Mario 2128 Miquel Quintero, Francisco 2225 0-1
4.2 Navarrete Delgado, Sergio 2116 Etxagibel Larrañaga, Asier 2106 ½ – ½
4.3 Sevilla Subiza, Javier 2109 Alcaide Luque, Aitor 2077 ½ – ½
4.4 Garraza Obaldia, Esteban 1931 Hernando Casas, José Manuel 1951 1-0

 

ORVINA B-K EZ ZUEN LORTU JAITSIERA SAIHESTEA

Talde ona jarri zuen Orvina B taldeak, mailari eusteko. Hala ere, antzeko eloa zegoen mahai guztietan. Emaitza, horren ondorioa izan zen: 2-2, Arrasate/Arlutz-en aurka. Esteban Garrazak irabazi zuen eta Sergio Navarretek eta Javier Sevillak berdindu, baina Mario Antoñanzasek Francisco Miguel Quinteroren aurka galdu zuen. Emaitza berbera lortu zuen Bilboko Zuri Baltzak Zumaiako Xake Taldearen aurka. Beraz, puntu bateko aldea mantendu zuen Orvina B-ren aurrean. Postu batengatik eta borroka handia egin ondoren, Orvina B-k galdu du postua Lehenengo Mailan.

Santurtzi eta Zumaiako Xake Taldea igo ziren Ohorezko Mailara, Gros B-ek ez baitu igotzerik, B taldea delako.

 

SAILKAPENA

  1. Gros B (Donostia, Gipuzkoa) – 28’5 puntu.
  2. Santurtzi (Bizkaia) – 24 puntu.
  3. Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa) – 21’5 puntu.
  4. Alfil (Besasain, Gipuzkoa) – 20 puntu.
  5. Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) – 18’5 puntu.
  6. Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 17 puntu.
  7. Orvina B (Iruñea, Nafarroa) – 16 puntu.
  8. Zornotza (Bizkaia) – 13 puntu.
  9. Laudio (Araba) – 11 puntu.
  10. Egidazu (Gasteiz, Araba) – 10’5 puntu.

Lehenengo Mailako txapelduna: Gros B (Donostia, Gipuzkoa). Ohorezko Mailara igo diren taldeak: Santurtzi (Bizkaia) eta Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa). Lurraldeko Txapelketara jaitsi direnak: Orvina B (Iruñea, Nafarroa), Zornotza (Bizkaia), Laudio (Araba) eta Egidazu (Gasteiz, Araba).

 

Informazio gehiago: “https://www.ajedrezvasco.com“, “https://xake.net/2026-fva/1EHT_EQ_LIGA_EUS_26/dh-resultados.html” eta “https://xake.net/2026-fva/1EHT_EQ_LIGA_EUS_26/pd-resultados.html” webguneetan.

2026-03-07.
Iturria: Internet.