ХАКЕКO TALDEKAKO EUSKAL LIGA. BIGARREN TXANDA

ХАКЕКO TALDEKAKO EUSKAL LIGA. BIGARREN TXANDA
Partidak 90 minutukoak dira, gehi 30 segundo gehiago jokaldiko.

 

OHOREZKO MAILA

Azkeneko bi taldeak Lehenengo Mailara jaitsiko dira. Oraingo txapelduna: Sestao (Bizkaia). Lehenengo Mailatik igotako taldeak: Calasanz (Gasteiz, Araba) eta Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa).

 

2026-01-17: BIGARREN TXANDA

Calasanz (Gasteiz, Araba) (0) – Sestao (Bizkaia) (3): 0’5-3’5.
Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (3’5) – Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (1): 2’5-1’5.
Portugalete (Bizkaia) (1) – Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (0’5): 1’5-2’5.
Abadiño (Bizkaia) (2’5) – Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (3): 1-3.
Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (4) – Martintxo (Gasteiz, Araba) (1’5): 4-0.

 

ORVINA A-K ETA MIKEL GUREAK IRABAZI DUTE

M. 7 Orvina A Elo 5 Marlaxka Elo 2.5-1.5
2.1 Saenz Narciso, Miguel Angel 2239 Moreno Estebanez, Patxi 2262 0-1
2.2 Leone Amigot, Haymar 2162 CM Ortega Fuentes, Luis Angel 2135 1/2-1/2
2.3 CM Antonanzas Fernandez, Mario 2128 Tornay Gomez, Josu 2029 1-0
2.4 Cinza Lopez, Javier 2025 Tafall Villanueva, Ander 2036 1-0

 

M. 8 Portugalete Elo 4 Mikel Gurea Elo 1.5-2.5
3.1 Perez Pacheco, Ricardo 2205 Goni Sierro, Jon 2160 1/2-1/2
3.2 Ostolazaga Barragan, Eneko 2125 Oroz Carrasco, Adrian 2119 0-1
3.3 Gonzalez Pereira, Asier 2135 Esparza Toni, Aitor 2038 1-0
3.4 Ballesteros Cainzos, Jorge 2035 Echegoyen Sadyan, Mateo 2056 0-1

Izar batzuk falta bazituen ere, Orvina A-k Marlaxka gainditzeko gaitasuna erakutsi zuen. Laugarren mahaian Javier Cinzak lortutako garaipena erabakigarria izan zen, partida nahiko berdindua baitzegoen. Mario Antoñanzasek maila handiko Txapelketetan kikiltzen ez dela frogatu zuen: Josu Tornay, “Berria” egunkariko xake kronikaria, gainditu zuen. Haymarrek berdinketa besterik ezin izan zuen lortu, baina partida zaila zuen. Miguel Angel Narcisok antzeko mailako aurkaria zuen eta azkenean Patxi Moreno Estebanezek lortu zuen puntua.

Ez zen emaitza txarra izan, Orvinaren talderik indartsuena ez zela kontuan hartuta. Baina Liga irabazteko emaitza zabalagoak lortu behar dira. Bien bitartean, Sestaok azeleragailua sakatu zuen eta Conteneok 8 puntu ditu dagoeneko, aurten oso talde indartsua osatu baitu.

Bestalde, Mikel Gurea zulotik azkar atera da. Portugaleten norgehiagoka guztiak oso parekatuak ziren eloaren arabera. Aitor Esparza Tonik galdu egin zuen borroka handi baten ondoren. Jon Goñik berdindu egin zuen lehen mahaian Ricardo Perez Pachecoren aurka (45 elo puntu gehiago dituen jokalaria). Adrian Orozek bere emaitzetan jokalari oso segurua dela erakutsi zuen berriro (irabazi egin zuen, noski). Eta Mateo Echegoyenek argi utzi zuen laugarren mahairako jokalari ona dela: puntua lortu zuen. Garaipen ona eta ustekabekoa izan zen Mikel Gurearena Portugaleten.

 

SAILKAPENA OHOREZKO MAILA

  1. Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 8 puntu.
  2. Sestao (Bizkaia) – 6’5 puntu.
  3. Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 6 puntu.
  4. Orvina A (Iruñea, Nafarroa) – 6 puntu.
  5. Abadiño (Bizkaia) – 3’5 puntu.
  6. Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 3 puntu.
  7. Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – 2’5 puntu.
  8. Portugalete (Bizkaia) – 2’5 puntu.
  9. Martintxo (Gasteiz, Araba) – 1’5 puntu.
  10. Calasanz (Gasteiz, Araba) – 0’5 puntu.

 

2026-01-24: HIRUGARREN TXANDA

Martintxo (Gasteiz, Araba) (1’5) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (0’5).
Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (6) – Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (8).
Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (3) – Abadiño (Bizkaia) (3’5).
Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (2’5) – Portugalete (Bizkaia) (2’5).
Sestao (Bizkaia) (6’5) – Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (6).

 

SESTAO – ORVINA A, DUELUA GOI-GOIAN

Sestao eta Orvina A-ren arteko partidak lehen postuetako borroka argituko du. Agian, bi taldeek Euskal Liga irabazteko aukerei eutsiko diete, baina Orvinak ez du erraz izanen. Gailurreko beste duelura adi egon beharko dute: Gros A – Conteneo.

Burlatako taldearentzat Mikel Gurea – Abadiño lehia ere garrantzitsua izanen da, mailari eusteko beti erregularra izan behar baita. Atzeko bi mahaietan puntuatzea errazago izanen du.

 


 

LEHENENGO MAILA

Oraingo txapelduna: Gros B (Donostia, Gipuzkoa). Ohorezko Mailatik jaitsitako taldeak: Zornotza (Bizkaia) eta Santurtzi (Bizkaia). Herrialdeetako Txapelketetatik igotako taldeak: Laudio (Araba), Orvina B (Iruñea, Nafarroa), Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) eta Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa). Lehenengo bi sailkatuak Ohorezko Mailara igoko dira. Azken laurak herrialdeetako txapelketetara jaitsiko dira.

2026-01-17: BIGARREN TXANDA

Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (2) – Egidazu (Gasteiz, Araba) (2’5): 3-1.
Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (3’5) – Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (1’5): 0’5-3’5.
Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (3) – Laudio (Araba) (0’5): 4-0.
Zornotza (Bizkaia) (0) – Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa) (1): 0-4.
Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (2) – Santurtzi (Bizkaia) (4): 1’5-2’5.

M. 7 Zuri Baltza Elo 5 Orvina B Elo 0.5-3.5
2.1 CM Fernandez Hernandez, Gerardo 2161 Sevilla Subiza, Javier 2109 0-1
2.2 Fernandez Lopategi, Jon Andoni 1977 Garraza Obaldia, Esteban 1931 0-1
2.3 De La Sierra Mendibil, Aitor 1808 Sancinena Arpide, Juan 1757 0-1
2.4 Grande Gonzalez, Julen 1823 Ruiz Anton, Adolfo 1691 1/2-1/2

 

ORVINA B-REN ARRAKASTA HANDIA

Orvina B-k ustekabekoa eman zuen, Bilbora talde xume samarra eraman arren. Zuri Baltzak ere lehen txandakoa baino talde ahulagoa atera zuen. Nolanahi ere, ez da gutxietsi behar garaipen handi hau. Javier Sevillak jokalari mitiko bati irabazi zion: Gerardo Fernandez Hernandezi. Jokalari bizkaitarrak Euskadiko Beteranoen Txapelketa gehien irabazi dituen jokalaria da (4 aldiz) eta 52 elo puntu gehiago ditu. Gainera, “ajedrezvasco.com” webgune ezaguna kudeatzeaz arduratzen da.

Esteban Garrazak partida gutxi jokatzen ditu urtean zehar, baina bere mailari eusten diola frogatu zuen. Juan Sanciñenak ere puntua lortu zuen. Eta Adolfo Ruiz gai izan zen eloan nagusi zen jokalari baten aurka berdinketa lortzeko. Azkenean, 0’5-3’5. Oso emaitza ona.

 

SAILKAPENA LEHENENGO MAILA

  1. Gros B (Donostia, Gipuzkoa) – 7 puntu.
  2. Santurtzi (Bizkaia) – 6’5 puntu.
  3. Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) – 5 puntu.
  4. Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa) – 5 puntu.
  5. Orvina B (Iruñea, Nafarroa) – 5 puntu.
  6. Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 4 puntu.
  7. Egidazu (Gasteiz, Araba) – 3’5 puntu.
  8. Alfil (Beasain, Gipuzkoa) – 3’5 puntu.
  9. Laudio (Araba) – 0’5 puntu.
  10. Zornotza (Bizkaia) – 0 puntu.

 

2026-01-24: HIRUGARREN TXANDA

Santurtzi (Bizkaia) (6’5) – Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (5).
Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa) (5) – Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (3’5).
Laudio (Araba) (0’5) – Zornotza (Bizkaia) (0).
Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (5) – Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (7).
Egidazu (Gasteiz, Araba) (3’5) – Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (4).

 

ORVINA B, LIDERRAREN AURKA

Orvina B-k liderra hartuko du etxean: Gros B. Puntu eta erdi edo bi puntu ateratzea ongi egongo litzateke, atzeko taldeekiko abantailari eusteko.