ХАКЕКO TALDEKAKO EUSKAL LIGA. HIRUGARREN TXANDA

ХАКЕКO TALDEKAKO EUSKAL LIGA. HIRUGARREN TXANDA
Partidak 90 minutukoak dira, gehi 30 segundo gehiago jokaldiko.

 

OHOREZKO MAILA

Azkeneko bi taldeak Lehenengo Mailara jaitsiko dira. Oraingo txapelduna: Sestao (Bizkaia). Lehenengo Mailatik igotako taldeak: Calasanz (Gasteiz, Araba) eta Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa).

 

2026-01-24: HIRUGARREN TXANDA

Martintxo (Gasteiz, Araba) (1’5) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (0’5): 2-2.
Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (6) – Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (8): 2’5-1’5.
Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (3) – Abadiño (Bizkaia) (3’5): 3-1.
Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (2’5) – Portugalete (Bizkaia) (2’5): 2-2.
Sestao (Bizkaia) (6’5) – Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (6): 3-1.

M. 4 Mikel Gurea Elo 9 Abadiño Elo 3-1
3.1 Goni Sierro, Jon 2160 Vesga Izeta, Yeray 2176 1/2-1/2
3.2 Oroz Carrasco, Adrian 2119 Sanchez Jullierat, Alain 2085 1-0
3.3 Esparza Toni, Aitor 2038 Lekerika Onaindia, Andoni 2033 1/2-1/2
3.4 Echegoyen Sadyan, Mateo 2056 Fernandez De Larrinoa, Joseba 1948 1-0

 

M. 1 Sestao Elo 7 Orvina A Elo 3-1
1.1 GM Salvador Del Rio De Angelis 2445 Garbisu De Goni, Unai 2441 1-0
1.2 GM Gomez Esteban, Mario 2402 Urriza Iricibar, Pablo 2243 1-0
1.3 MI Trigo Urquijo, Sergio 2341 Saenz Narciso, Miguel Angel 2239 1/2-1/2
1.4 GM Del Rio De Angelis, Gabriel 2189 Leone Amigot, Haymar 2162 1/2-1/2

 

ORVINAK SESTAOREN AURKA GALDU DU, BAINA MIKEL GUREAK ABADIÑORI IRABAZI DIO

Orvinak misio zaila zuen Sestaon, baina Unai Garbisuren partidan egon zen berdinketa posible baten gakoa. Carlos Suarez Garciak (1996an jaioa) irabazi zuen partida hori. Ez zen duelu erraza; ezta maisu nafarrarentzat ere, Carlos Suarezek (Euskadiko egungo txapelduna dena) 12 elo puntu gehiago baititu. Pablo Urrizaren partidan pronostikoa bete zen: Salvador Del Riok irabazi zuen. Haymar Leone eta Javier Cinza oso ondo aritu ziren. Sergio Trigo Euskadiko txapeldun izan zen 2024an eta Haymar Leonetek baino 190 elo puntu gehiago ditu, baina partida berdinketan amaitu zen. Javier Cinzak euskal xakeko beste figura mitiko baten aurka jokatu zuen. Mario Gomez 9 aldiz izan da Euskadiko txapeldun (titulu gehien irabazi dituena da). Momentu honetan bere maila pixka bat jaitsi du, baina hala ere Javier Cinzak baino 243 elo puntu gehiago ditu. Nolanahi ere, emaitza berdinketa izan zen.

Grosek 2’5-1’5 irabazi zion Conteneori eta horregatik sailkapeneko burua estutu egin da. Orvina, momentuz, Sestaotik (lider berria) 2’5 puntura geratu da.

Mikel Gurea txanponaren beste aldea izan zen. Abadiño ez da Sestao bezain indartsua, baina 3 mahaitan elo gehiago zuen. Hori dela eta, Jon Goñik lehenengo mahaian galdu zuen Markel Vesga Izetaren aurka (berak baino 121 elo puntu gehiago dituena). Bigarren mahaian Alain Prieto Aranguren zegoen, Abadiñoko jokalari supersegurua. Baina segurtasuna ematen Adrian Oroz bezalakorik gutxi dago, eta puntua irabazi zuen, 183 elo puntu gutxiago izan arren. Azken bi mahaietan eloetan oreka handiagoa zegoen. Eta hor Mateo Echegoyen eta Asier Etayo nagusitu ziren.

 

SAILKAPENA OHOREZKO MAILA

  1. Sestao (Bizkaia) – 9’5 puntu.
  2. Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 9’5 puntu.
  3. Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 8’5 puntu.
  4. Orvina A (Iruñea, Nafarroa) – 7 puntu.
  5. Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 6 puntu.
  6. Abadiño (Bizkaia) – 4’5 puntu.
  7. Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – 4’5 puntu.
  8. Portugalete (Bizkaia) – 4’5 puntu.
  9. Martintxo (Gasteiz, Araba) – 3’5 puntu.
  10. Calasanz (Gasteiz, Araba) – 2’5 puntu.

 

2026-01-31: LAUGARREN TXANDA

Calasanz (Gasteiz, Araba) (2’5) – Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (7).
Portugalete (Bizkaia) (4’5) – Sestao (Bizkaia) (9’5).
Abadiño (Bizkaia) (4’5) – Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (4’5).
Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (9’5) – Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (6).
Martintxo (Gasteiz, Araba) (3’5) – Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (8’5).

 

ORVINA A AZKENAREN AURKA ETA MIKEL GUREA BIGARRENAREN AURKA

Orvina Euskal Liga irabazteko aukera gutxirekin geratu da, baina Gasteizen berpiztu daiteke. Horretarako, Calasanz menderatu beharko luke.

Mikel Gureak topo egite zaila du Bilbon. Orain Conteneo bigarren dago (Sestaorekin berdinduta), baina argi dago talde oso indartsua osatu duela Euskal Liga irabazteko. Ikus dezagun zer egiteko gai diren Mikel Gureako gazteak!

 


 

LEHENENGO MAILA

Egungo txapelduna: Gros B (Donostia, Gipuzkoa). Ohorezko Mailatik jaitsitako taldeak: Zornotza (Bizkaia) eta Santurtzi (Bizkaia). Lurraldeko Txapelketetatik igotako taldeak: Laudio (Araba), Orvina B (Iruñea, Nafarroa), Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) eta Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa). Lehenengo bi sailkatuak Ohorezko Mailara igoko dira. Azken laurak lurraldeko txapelketetara jaitsiko dira.

 

2026-01-24: HIRUGARREN TXANDA

Santurtzi (Bizkaia) (6’5) – Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (5): 2-2.
Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa) (5) – Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (3’5): 2-2.
Laudio (Araba) (0’5) – Zornotza (Bizkaia) (0): 0-4.
Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (5) – Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (7): 1-3.
Egidazu (Gasteiz, Araba) (3’5) – Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (4): 0’5-3’5.

 

M. 5 Orvina B Elo 1 Gros B Elo 1-3
5.1 Sevilla Subiza, Javier 2109 FM Garcia Brion, Eduardo 2172 0-1
5.2 Garraza Obaldia, Esteban 1931 Lakunza Arretxe, Juan 2101 0-1
5.3 Lopez Garcia, Inigo 1924 Aldunate Sanroma, Bernardo 2051 0-1
5.4 Sancinena Arpide, Juan 1757 Alonso Aranzabal, Mikel 2021 1-0

 

ORVINA B-K LIDERRAREN AURKA GALDU DU

Gros B bisitari zaila zen Orvina B-rentzat, liderra baitzen. Hala ere, mahai guztietan oreka pixka bat zegoen eloetan. Mario Antoñanzasek Nathaniel Capoteren aurka galdu zuen eta Orvina B sasoian dagoen jokalari baten ekarpenik gabe geratu zen. Gonzalo Mombielak eta Esteban Garrazak partida gutxi jokatzen dituzte urtean zehar eta biek galdu zuten. Eloagatik, euren aurkariak faboritoagoak ziren. Gregorio Solak ohorea eta sailkapena salbatu zituen, puntua irabaziz. Azkenaldian une gozoan dago.

 

SAILKAPENA LEHENENGO MAILA

  1. Gros B (Donostia, Gipuzkoa) – 10 puntu.
  2. Santurtzi (Bizkaia) – 8’5 puntu.
  3. Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 7’5 puntu.
  4. Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) – 7 puntu.
  5. Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa) – 7 puntu.
  6. Orvina B (Iruñea, Nafarroa) – 6 puntu.
  7. Alfil (Beasain, Gipuzkoa) – 5’5 puntu.
  8. Egidazu (Gasteiz, Araba) – 4 puntu.
  9. Zornotza (Bizkaia) – 4 puntu.
  10. Laudio (Araba) – 0’5 puntu.

 

2026-01-31: LAUGARREN TXANDA

Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (7) – Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (7’5).
Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (10) – Egidazu (Gasteiz, Araba) (4).
Zornotza (Bizkaia) (4) – Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (6).
Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (5’5) – Laudio (Araba) (0’5).
Santurtzi (Bizkaia) (8’5) – Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa) (7).

 

PARTIDA ERABAKIGARRIA ORVINA B-RENTZAT

Bilbon bigarren txandan lortutako emaitzari esker, Orvina B jaitsiera postuetatik kanpo dago. Larunbatean partida erabakigarria izango du Zornotzaren aurka. Talde honek 4-0 galdu zuen Santurtzi eta Gros B-ren aurka baina azken txandan 4-0 irabazi zion Laudiori. Bere asmoa Orvina B-k daraman bi puntuko abantaila murriztea izango da. Jakina, Orvina hori eragozten saiatuko da eta, ahal bada, abantaila handitzen.