ХАКЕКO TALDEKAKO EUSKAL LIGA. LAUGARREN TXANDA

ХАКЕКO TALDEKAKO EUSKAL LIGA. LAUGARREN TXANDA
Partidak 90 minutukoak dira, gehi 30 segundo gehiago jokaldiko.

 

OHOREZKO MAILA

Azkeneko bi taldeak Lehenengo Mailara jaitsiko dira. Oraingo txapelduna: Sestao (Bizkaia). Lehenengo Mailatik igotako taldeak: Calasanz (Gasteiz, Araba) eta Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa).

 

2026-01-31: LAUGARREN TXANDA

Calasanz (Gasteiz, Araba) (2’5) – Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (7): 2-2.
Portugalete (Bizkaia) (4’5) – Sestao (Bizkaia) (9’5): 1-3.
Abadiño (Bizkaia) (4’5) – Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (4’5): 3-1.
Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (9’5) – Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (6): 3-1.
Martintxo (Gasteiz, Araba) (3’5) – Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (8’5): 1’5-2’5.

M. 10 Calasanz Elo 7 Orvina A Elo 2-2
1.1 Garcia Brion, Eduardo 2172 FM Urriza Iricibar, Pablo 2243 1/2-1/2
1.2 Knorr Jarillo, Jose 2134 Saenz Narciso, Miguel Angel 2239 1/2-1/2
1.3 Pastor Pons, Carlos Luis 2031 Leone Amigot, Haymar 2162 1/2-1/2
1.4 Gallastegi De La Fuente, Igor 1938 FM Ortega Lopez, Mikel 2151 1/2-1/2

 

M. 1 Conteneo Elo 4 Mikel Gurea Elo 3-1
4.1 Ruiz Abad, Juan Manuel 2269 Goni Sierro, Jon 2160 1-0
4.2 Otero Marino, Vladimir 2124 Oroz Carrasco, Adrian 2119 1/2-1/2
4.3 Castillo Sanjuan, Alejandro 2073 CM Pedchenko Bondar, Alexandr 2131 1/2-1/2
4.4 Sanz Castillo, Santiago 2040 Echegoyen Sadyan, Mateo 2056 1-0

 

ORVINA IA AUKERARIK GABE EUSKAL LIGA IRABAZTEKO ETA CONTENEO NAGUSI MIKEL GUREAREN AURKA

Orvinak talde indartsua eraman zuen Gasteizera, nahiz eta Unai Garbisu gabe joan. Emaitza ez zen ona izan. Lau berdinketa; hori izan zen Pablo Urrizak, Miguel Angel Saenz Narcisok, Haymar Leonek eta Mikel Ortegak lortu zutena. Lau mahaietan Elo gehiago zuen Orvinak, nahiz eta aldea erabakigarria ez izan. Orain, ia aukerarik gabe geratu da Euskal Liga irabazteko, ezusteko galanta gertatzen ez bada behintzat.

Mikel Gurearen asmoak apalagoak ziren: jaitsiera saihesteko puntuak lortzea eta titulurako hautagai baten aurka neurtzea. Seguru aski, gehiago lortzeko aukera izan zuen, baina azkenean 3-1 galdu zuen. Adrian Orozek eta Alex Pedchenkok berdinketak lortu zituzten. Jon Goñi eta Mateo Echegoyen galdu egin zuten. Eloetan oreka handia zegoen mahai guztietan, Conteneori bere bi jokalari onenak falta baitziren, baina Mikel Gureak ez zion etekin handirik atera egoera horri.

 

SAILKAPENA OHOREZKO MAILA

  1. Sestao (Bizkaia) – 12’5 puntu.
  2. Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 12’5 puntu.
  3. Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 11 puntu.
  4. Orvina A (Iruñea, Nafarroa) – 9 puntu.
  5. Abadiño (Bizkaia) – 7’5 puntu.
  6. Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 7 puntu.
  7. Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – 5’5 puntu.
  8. Portugalete (Bizkaia) – 5’5 puntu.
  9. Martintxo (Gasteiz, Araba) – 5 puntu.
  10. Calasanz (Gasteiz, Araba) – 4’5 puntu.

 

2026-02-07: BOSGARREN TXANDA

Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (11) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (4’5).
Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (7) – Martintxo (Gasteiz, Araba) (5).
Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (5’5) – Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (12’5).
Sestao (Bizkaia) (12’5) – Abadiño (Bizkaia) (7’5).
Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (9) – Portugalete (Bizkaia) (5’5).

 

MIKEL GUREAK GEHIAGO IZANEN DU JOKOAN

Orvinak Portugalete hartuko du. Topaketa arriskutsua, Bizkaiko taldea motibatuago egonen baita jaitsiera saihesteko borrokan.

Mikel Gureak Martintxoren bisita izanen du. Mailari eustea ziurtatzeko aukera ezin hobea, baina gauzak zaildu daitezke emaitza onik lortu ezean (eta horixe izanen da Martintxoren nahia).

 


 

LEHENENGO MAILA

Oraingo txapelduna: Gros B (Donostia, Gipuzkoa). Ohorezko Mailatik jaitsitako taldeak: Zornotza (Bizkaia) eta Santurtzi (Bizkaia). Herrialdeko Txapelketetatik igotako taldeak: Laudio (Araba), Orvina B (Iruñea, Nafarroa), Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) eta Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa). Lehenengo bi sailkatuak Ohorezko Mailara igoko dira. Azkeneko laurak herrialdeko txapelketetara jaitsiko dira.

 

2026-01-31: LAUGARREN TXANDA

Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (7) – Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (7’5): 2-2.
Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (10) – Egidazu (Gasteiz, Araba) (4): 3-1.
Zornotza (Bizkaia) (4) – Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (6): 2-2.
Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (5’5) – Laudio (Araba) (0’5): 3’5-0’5.
Santurtzi (Bizkaia) (8’5) – Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa) (7): 2-2.

 

M. 9 Zornotza Elo 6 Orvina B Elo 2-2
3.1 Diez Fraile, David 2115 Lopez Orois, Jose Manuel 2014 1/2-1/2
3.2 Padilla Cabero, Pablo 1992 Garraza Obaldia, Esteban 1931 1/2-1/2
3.3 Goiria Egidazu, Jon Asel 1982 Lopez Garcia, Inigo 1924 0-1
3.4 Albo Ruiz, Jose Martin 1939 Ruiz Anton, Adolfo 1691 1-0

 

ORVINA B-K ZORNOTZARI EUGSI ZION, BAINA JAITSIERA POSTUETAN SARTU DA

Zornotzak Elo gehiago zuen lau mahaietan; alde handia laugarren mahaian. Hain zuzen ere, hor lortu zuen Zornotzak bere garaipen bakarra. Adolfo Ruiz Antonek ezin izan zuen bere partida aurrera atera 248 puntu gehiago zituen aurkariaren aurka: Jose Martin Albo. Aldiz, Iñigo Lopez Garciak irabazi egin zion Jon Asel Goiriari. Jose Manuel Lopez Orois xakera itzuli zen eta berdinketa lortu zuen. Esteban Garrazak ere berdindu egin zuen. Berdinketak Zornotza atzetik mantentzeko balio du, baina Alfilen garaipen argiak jaitsiera postu batean kokatu du Orvina B.

 

SAILKAPENA LEHENENGO MAILA

  1. Gros B (Donostia, Gipuzkoa) – 13 puntu.
  2. Santurtzi (Bizkaia) – 10’5 puntu.
  3. Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 9’5 puntu.
  4. Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) – 9 puntu.
  5. Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa) – 9 puntu.
  6. Alfil (Beasain, Gipuzkoa) – 9 puntu.
  7. Orvina B (Iruñea, Nafarroa) – 8 puntu.
  8. Zornotza (Bizkaia) – 6 puntu.
  9. Egidazu (Gasteiz, Araba) – 5 puntu.
  10. Laudio (Araba) – Puntu bat.

 

2026-02-07: BOSGARREN TXANDA

Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa) (9) – Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (9).
Laudio (Araba) (1) – Santurtzi (Bizkaia) (10’5).
Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (8) – Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (9).
Egidazu (Gasteiz, Araba) (5) – Zornotza (Bizkaia) (6).
Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (9’5) – Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (13).

 

ORVINA B – ALFIL: ZUZENEKO BORROKA EZ JAISTEKO

Gero eta gutxiago geratzen da Euskal Liga amaitzeku eta Orvina B arriskuan dago, nahiz eta hiru talde puntu bakarrera izan. Zuzeneko borroka izanen da larunbat honetan Alfilen aurka (Beasaingo taldea). Nahikoa izanen ote da berdinketa bat? Zumaian, bertako taldeak Arrasate/Arlutz hartuko du eta partida horrek ere sailkapena argituko du.