OHOREZKO MAILA
Azkeneko bi taldeak Lehenengo Mailara jaitsiko dira. Oraingo txapelduna: Sestao (Bizkaia). Lehenengo Mailatik igotako taldeak: Calasanz (Gasteiz, Araba) eta Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa).
2026-01-10, LEHENENGO TXANDA: ORVINA A, BIGARREN KOKATU DA SAILKAPENEAN
Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (0) – Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (0): 0’5-3’5.
| M. | 5 | Mikel Gurea | Elo | – | 6 | Orvina A | Elo | 0.5-3.5 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 4.1 | Goni Sierro, Jon | 2160 | – | IM | Garbisu De Goni, Unai | 2441 | 0-1 | |
| 4.2 | CM | Pedchenko Bondar, Alexandr | 2131 | – | FM | Urriza Iricibar, Pablo | 2243 | 0-1 |
| 4.3 | Esparza Toni, Aitor | 2038 | – | Saenz Narciso, Miguel Angel | 2239 | 0-1 | ||
| 4.4 | Echegoyen Sadyan, Mateo | 2056 | – | Leone Amigot, Haymar | 2058 | 1/2-1/2 |
Lehenengo txandan derbia jokatu zen Burlatan: Mikel Gurea – Orvina A. Oso talde indartsua aurkeztu zuen Orvinak eta Mikel Gureako gazteek ezin izan zuten berdinketa bat baino gehiago lortu (Mateo Echegoyeni esker).
Jon Goñik maisua estutu zuen, baina azkenean Unai Garbisuk lortu zuen puntua. Duela gutxi arte Paz de Zigandako jokalari izandako Adrian Leranozek Martintxorekin jokatu zuen. Beltzekin berdinketa lortu zuen Alberto García Martínez de la Hidalgaren aurka (Abadiño, 1.920 elo).
SAILKAPENA OHOREZKO MAILA
- Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 4 puntu.
- Orvina A (Iruñea, Nafarroa) – 3’5 puntu.
- Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 3 puntu.
- Sestao (Bizkaia) – 3 puntu.
- Abadiño (Bizkaia) – 2’5 puntu.
- Martintxo (Gasteiz, Araba) – 1’5 puntu.
- Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – Puntu bat.
- Portugalete (Bizkaia) – Puntu bat.
- Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 0’5 puntu.
- Calasanz (Gasteiz, Araba) – 0 puntu.
2026-01-17: BIGARREN TXANDA
Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (3’5) – Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (1).
Portugalete (Bizkaia) (1) – Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (0’5).
Orvina A faboritoa da, baina ezin da fidatu. Marlaxka talde arriskutsua da beti. Bere aldetik, Mikel Gurea Portugaletera joanen da mailari eusteko zuzeneko aurkari baten aurka puntuak lortzeko asmoz.
LEHENENGO MAILA
Oraingo txapelduna: Gros B (Donostia, Gipuzkoa). Ohorezko Mailatik jaitsitako taldeak: Zornotza (Bizkaia) eta Santurtzi (Bizkaia). Igotako taldeak: Laudio (Araba), Orvina B (Iruñea, Nafarroa), Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) eta Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa).
2026-01-10, LEHENENGO TXANDA: ORVINA B-REN HANKASARTZEA
Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (0) – Egidazu (Gasteiz, Araba) (0): 1’5-2’5.
| M. | 5 | Orvina B | Elo | – | 6 | Egidazu | Elo | 1.5-2.5 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 5.1 | Sevilla Subiza, Javier | 2109 | – | Arnal Iturgaitz, Aitor | 2114 | 0-1 | ||
| 5.2 | Jimenez Martin, Gustavo | 2042 | – | Landa Ceballos, Jose Antonio | 2021 | 0-1 | ||
| 5.3 | Garraza Obaldia, Esteban | 1931 | – | Alvarez De Arcaya Esquide, Javier | 1932 | 1/2-1/2 | ||
| 5.4 | Lopez Garcia, Inigo | 1924 | – | Mendiluze Orbegozo, Inaki | 1723 | 1-0 |
Ez du ongi hasi Euskal Ligak Orvina B-k. Ez jaisteko borrokan arerio zuzena izanen du Egidazu, ziur aski. Javier Sevillak puntu garrantzitsua utzi zuen bidean. Gustavo Jimenezek ere galdu zuen antzeko aurkariaren aurka. Esteban Garrazak eta Iñigo Lopezek pronostikoa bete zuten.
SAILKAPENA LEHENENGO MAILA
- Santurtzi (Bizkaia) – 4 puntu.
- Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 3’5 puntu.
- Gros B (Donostia, Gipuzkoa) – 3 puntu.
- Egidazu (Gasteiz, Araba) – 2’5 puntu.
- Alfil (Beasain, Gipuzkoa) – 2 puntu.
- Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) – 2 puntu.
- Orvina B (Iruñea, Nafarroa) – 1’5 puntu.
- Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa) – Puntu bat.
- Laudio (Araba) – 0’5 puntu.
- Zornotza (Bizkaia) – 0 puntu.
2026-01-17: BIGARREN TXANDA
Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (3’5) – Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (1’5).
Zuri Baltzak elo gehiago du, igo nahi du eta etxean jokatuko du (zailagoa da jokalari onenak eramatea kanpoan jokatzen denean). Kasu honetan ere, ona litzateke Orvina B-rentzat berdinketa bat.