ХАКЕКO TALDEKAKO EUSKAL LIGA. ZORTZIGARREN TXANDA

ХАКЕКO TALDEKAKO EUSKAL LIGA. ZORTZIGARREN TXANDA
Partidak 90 minutukoak dira, gehi 30 segundo gehiago jokaldiko.

 

OHOREZKO MAILA

Azkeneko bi taldeak Lehenengo Mailara jaitsiko dira. Oraingo txapelduna: Sestao (Bizkaia). Lehenengo Mailatik igotako taldeak: Calasanz (Gasteiz, Araba) eta Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa).

 

2026-02-28: ZORTZIGARREN TXANDA

Calasanz (Gasteiz, Araba) (6’5) – Abadiño (Bizkaia) (13): 2’5-1’5.

Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (20) – Portugalete (Bizkaia) (12’5): 3-1.

Martintxo (Gasteiz, Araba) (11) – Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (13): 2’5-1’5.

Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (21’5) – Sestao (Bizkaia) (21’5): 1-3.

Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (12’5) – Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (8’5): 2’5-1’5.

 

M. 2 Martintxo Elo 7 Orvina A Elo 2½:1½
3.1 CM Dominguez Exposito, Ibon 2221 IM Garbisu De Goni, Unai 2441 0-1
3.2 Morante Rafael, Aritz 2212 Leone Amigot, Haymar 2162 ½ – ½
3.3 Pelegrin Gomez, Hugo 2119 Cinza Lopez, Javier 2025 1-0
3.4 Garcia San Martin, Alberto 1978 Ruiz Anton, Adolfo 1702 1-0

 

M. 3 Gros A Elo 6 Sestao Elo 1:3
4.1 IM Franco Alonso, Alejandro 2395 GM Edouard, Romain 2545 0-1
4.2 IM Gonzalez De La Torre, Santiago 2366 IM Suarez Garcia, Carlos 2453 ½ – ½
4.3 Munoz Avila, Jose Luis 2245 GM Del Rio De Angelis, Salvador G. 2405 0-1
4.4 Odriozola Coscolin, Alex 2191 FM Trigo Urquijo, Sergio 2352 ½ – ½

 

M. 4 Mikel Gurea Elo 5 Marlaxka Elo 2½:1½
5.1 Oroz Carrasco, Adrian 2119 Moreno Estebanez, Patxi 2262 ½ – ½
5.2 Echegoyen Sadyan, Mateo 2056 CM Ortega Fuentes, Luis Angel 2135 1-0
5.3 Merino Olaverri, Jon 1986 Tornay Gomez, Josu 2029 0-1
5.4 Etayo Delgado, Asier 1963 Tafall Villanueva, Ander 2036 1-0

 

ORVINA A-K ETA MIKEL GUREAK MAILARI EUSTEA BERMATU ZUTEN

Burlatan erabaki zen bi talde nafarren etorkizuna. Mikel Gurearen garaipenak bi taldeei eman die aukera beste urte batez Ohorezko Mailan jarraitzeko.

Ohikoa zenez, elo gehiago zuten Marlaxkako gipuzkoarrek lau mahaietan, gutxigatik bazen ere. Jon Merinok debuta egin zuen (hirugarren mahaian) eta galdu egin zuen. Adrian Orozek berdinketa lortu zuen. Mateo Echegoyenek eta Asier Etayok, garaipena eskuratuta, mailari eustea ziurtatu zuten.

Orvina A-k ere bere lana egin behar zuen. Eta egin, egin zuen, baina ozta-ozta. Unai Garbisu Nazioarteko Maisuak garaipen erabakigarria erdietsi zuen. Haymar Leonek, bere berdinketarekin, maila bermatu zuen. Javier Cinzak eta Adolfo Ruiz Antonek galdu zuten, baina puntu eta erdia lortuta helburua bete zen.

Euskal Liga ez dago erabakita, baina neurketa klasikoan Sestaok 1-3 irabazi zion Gros A-ri eta horrek Liga irabazteko nahikoa behar luke, Mikel Gurea galarazi ezean. Conteneo bigarren gera daiteke.

 

SAILKAPEΝΑ

  1. Sestao (Bizkaia) – 24’5 puntu.
  2. Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 23 puntu.
  3. Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 22’5 puntu.
  4. Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 15 puntu.
  5. Abadiño (Bipuzkoa) – 14’5 puntu.
  6. Orvina A (Iruñea, Nafarroa) – 14’5 puntu.
  7. Martintxo (Gasteiz, Araba) – 13’5 puntu.
  8. Portugalete (Bizkaia) – 13’5 puntu.
  9. Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – 10 puntu.
  10. Calasanz (Gasteiz, Araba) – 9 puntu.

 

2026-03-07: BEDERATZIGARREN TXANDA (AZKENA)

Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (10) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (9).

Sestao (Bizkaia) (24’5) – Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (15).

Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (14’5) – Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (22’5).

Portugalete (Bizkaia) (13’5) – Martintxo (Gasteiz, Araba) (13’5).

Abadiño (Bizkaia) (14’5) – Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (23).

 

BI TALDE NAFARRAK TITULURAKO BORROKAREN ERDIAN

Tituluaren inguruan emozioa mantendu da. Mikel Gureak ordain dezake Sestaok garaipen garbia lortzeko beharra. Abadiñok ez du ezer jokoan izanen, baina Conteneok zaila izanen du lehenengo postua harrapatzea. Beste hainbeste erran daiteke Gros A taldeari buruz. Orvina A-ri gerta dakioke Mikel Gureari ere gerta dakiokeena, hala ere. Hau da, Gros A-k titulua jokoan duenez, porrot argia jasatea. Marlaxka eta Calasanz jaitsiko direla ematen du.

 


 

LEHENENGO MAILA

Oraingo txapelduna: Gros B (Donostia, Gipuzkoa). Ohorezko Mailatik jaitsitako taldeak: Zornotza (Bizkaia) eta Santurtzi (Bizkaia). Lurralde Txapelketetatik igotako taldeak: Laudio (Araba), Orvina B (Iruñea, Nafarroa), Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) eta Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa). Lehenengo bi taldeak Ohorezko Mailara igoko dira. Azkeneko lau taldeak Lurralde Txapelketetara jaitsiko dira.

 

2026-02-28: ZORTZIGARREN TXANDA

Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (13) – Zornotza (Bizkaia) (10): 3’5-0’5.

Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (17’5) – Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (23): 1-3.

Santurtzi (Bizkaia) (20’5) – Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (13): 2-2.

Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa) (16) – Egidazu (Gasteiz, Araba) (9’5): 3’5-0’5.

Laudio (Araba) (6) – Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (11’5): 1’5-2’5.

 

M. 4 Laudio Elo 5 Orvina B Elo 1’5: 2’5
4.1 Segura Del Frago, Imanol 1981 Antoñanzas Fernandez, Mario 2128 0’5-0’5
4.2 Miguelez Garcia, Erlantz 1923 Navarrete Delgado, Sergio 2116 0-1
4.3 Meneses Arenas, Mikel 1868 Sevilla Subiza, Javier 2109 0-1
4.4 Zaballa Zarzosa, Jon 1917 Garraza Obaldia, Esteban 1931 1-0

 

ORVINA B-K BEHAR BAINO GUTXIAGO ATERA ZUEN LAUDION

Orvina B-k ez zuen lortu bere helburua azkenaren aurka. Mahai guztietan elo gehiago zuen, alde handirik gabe bazen ere. Esteban Garrazak galdu zuen eta Orvina B-ren ibilbidea arriskuan jarri da. Mario Antoñanzasek berdinketa lortu zuen lehenengo mahaian. Sergio Navarretek eta Javier Sevillak eskarmentu gehiago zuten eta ez zuten huts egin: Irabazi zuten. Dena den, 1’5-2’5 agian emaitza motza da beharretarako.

 

SAILKAPEΝΑ

  1. Gros B (Donostia, Gipuzkoa) – 26 puntu.
  2. Santurtzi (Bizkaia) – 22’5 puntu.
  3. Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa) – 19’5 puntu.
  4. Alfil (Besasain, Gipuzkoa) – 18’5 puntu.
  5. Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) – 16’5 puntu.
  6. Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 15 puntu.
  7. Orvina B (Iruñea, Nafarroa) – 14 puntu.
  8. Zornotza (Bizkaia) – 10’5 puntu.
  9. Egidazu (Gasteiz, Araba) – 10 puntu.
  10. Laudio (Araba) – 7’5 puntu.

 

2026-03-07: BEDERATZIGARREN TXANDA (AZKENA)

Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (14) – Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (16’5).

Egidazu (Gasteiz, Araba) (10) – Laudio (Araba) (7’5).

Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (15) – Zumaiako Xake Taldea (Gipuzkoa) (19’5).

Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (26) – Santurtzi (Bizkaia) (22’5).

Zornotza (Bizkaia) (10’5) – Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (18’5).

 

ORVINA B-K MAILARI EUSTEKO AZKENEKO KARTUTXOA APROBETXA DEZAKE

Orvina B-k Bilboko Zuri Baltza gainditu behar du sailkapenean mailari eusteko (puntu bat atzetik baitoa). Eta gerta daiteke. Arrasate/Arlutz bere aurkariak puntu eta erdia egitea nahikoa du ez jaisteko. Zuri Baltzak igotzeko borrokan dagoen Zumaiako Xake Taldea izanen du arerio azkeneko txandan. Alfilek ere igo nahiko du eta borroka hori Orvina B-ren mesederako izan daiteke. Santurtzik arrisku gutxi du azkeneko txandan igoera galtzeko.